30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

TUTERA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Sinase Alfonso, S.A. Jarduera: profil eta xafla metalikoak biltegian altxatu eta moztea (ezartzea). Tokia: Las Labradas industrialdea, Aragón kalea, 10, 12, 14 eta 16 (Madrid kalearekiko kantoian), 12 eta 14 (10.13 - 10.17 lurzatiak) (Jarduera sailkatua: 009/07).

Tuteran, 2007ko otsailaren 15ean._Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0702842