30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

TAFALLA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten:

Eskatzailea: Escaleras Aguerri, S.L. Jarduera: aluminiozko, zurezko eta beira-zuntzezko eskailerak egitea. Tokia: La Nava industrialdeko alde berria, A-2 lurzatia.

Tafallan, 2007ko otsailaren 7an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0702759