30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

NOAIN

Jarduerako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Iriauto Servicontrol, S.L. Jarduera: materialen eta industriako makineriaren biltegia. Xedea: ezartzea. Tokia: Garraioaren Hiria, Pamplona kalea, 17; Oritz.

Noain-Elortzibarren, 2007ko otsailaren 9an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0702653