30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2007ko plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa. Hasierako onespena

Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2007ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez, 2007ko otsailaren 19ko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236 eta 271. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

San Adrianen, 2006ko otsailaren 20an._Mankomunitateko burua, María Carmen Lorente Marín.

Iragarkiaren kodea: L0703049