30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZKOIEN

Azkoiengo Udaleko 2007ko prezio publikoak eta tasak. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2006ko urriaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako aldaketa 2007ko ekitaldirako.

Onespenaren erabakia 2006ko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 17an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Azkoienen, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

III. ERANSKINA

Tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskaletako aldaketa

LEGARRA, HAREA ETA ERAIKUNTZAKO BESTELAKO GAIAK UDALERRI HONETAKO HERRILURRETAN ATERATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

5. artikulua._Hondarrengatik, ondoko tarifan zehazten diren aprobetxamendu bereziak ordaindu behar dira:

Materialak:

Legarra (zahorrak): 0,83 euro.

Harea: 0,76 euro.

Lurra: 0,76 euro.

Igeltsua: 0,76 euro.

IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENTZEKO ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EGITEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Tarifen eranskina._Ibilgailuak eremu publikotik kentzeko tasak honakoak izanen dira:

3.500 kg bitarteko turismoak: 72,45 euro.

3.500 kg bitarteko furgonetak: 113,85 euro.

3.500 kg-tik gorako ibilgailuak: 183,20 euro.

ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURA EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALAREN ERANSKINA

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

I. Epigrafea._Zangak irekitzea:

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

I.1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 11,54 euro.

I.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 5.88 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

I.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 23,09 euro.

I.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 11,54 euro.

I.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 gehituko dira.

II. epigrafea._Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 22,30 euro.

AGIRIAK JAULKI ETA TRAMITATZEKO ORDENANTZA

a) Ziurtagiriak: 0,70 euro.

b) Konpultsak (-11): 0,70 euro.

c) Konpultsak (+ 10): 0,70 euro.

d) Fotokopiak (-11): 0,20 euro.

e) Fotokopiak (+10): 0,15 euro.

f) A3-ko fotokopiak: 0,40 euro.

g) Planoen kopiak: euro bat.

h) Jarduera lizentziak tramitatzea, ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean adierazitako jarduera sailkatuen espedientearekin: 170,77 euro.

i) Irekitzeko lizentziak tramitatzea, ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean adierazitako jarduera sailkatuen espedientearekin: 258,75 euro.

j) Irekitzeko lizentziak tramitatzea, jarduera sailkatuen espedienterik gabe: 37,00 euro.

k) Jarduera sailkatuen irekitzeko lizentziak tramitatzea, 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinetan adierazitako proiektuenak: 440,00 euro.

h) Partikularren eskariz jarduera sailkatuen gaineko salaketak, txosten teknikoa behar dutenak, tramitatzea (arrazoirik ezean eskatzaileak berak ordainduko du txostena): 171,00 euro.

i) Alde batek eskatuta, jarduera sailkatuetako teknikaria etorri eta txostena egiteagatik, salaketak funtsik ez badu: 362,00 euro.

j) Hirigintza planen tramitazioa, xehetasun azterlanak, urbanizazio proiektuak, birzatiketa proiektuak, plan partzialak, etab.: 212,00 euro.

l) Hirigintzako planen tramitazioa, arau subsidiarioak: 424,00 euro.

Hilerriari lotutako jarduerak eta zerbitzuen tasak eta beste hileta zerbitzu batzuetakoak, Udalaren gain daudenak

Panteoia._Ehorzketa: 96,00 euro.

Nitxoak._Alokairua (15 urte, luzatu ahal direnak): 184,00 euro.

Nitxoak._Ehorzketa: 51,euro.

Nitxoak._Gorpuzkinak (bakoitzeko, ehorzketa kanpo): 43,47 euro.

Nitxoak._Ehorzketa: 95,00 euro.

Nitxoak._Ehorzketa, eta gorpuzkinak ateratzea: 120,00 euro.

Nitxoak._Gorpuzkinak (ez da sartzen gorpuzkinei lur ematea): 96,00 euro.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak

Gau eta egunekoa._Zenbanahi ibilgailu: 320,00 euro.

Ordutegiaren araberakoa._Merkataritzakoa eta gauekoa: 248,00 euro.

Kale erreserbak metroko (gutxienez 320,00): 28,46 euro.

Zenbateko hauek urte baterako izanen dira. Urtea baino laburragoko aldiak hiruhileko osoetan likidatuko dira.

ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO OKUPAZIOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Zenbait instalazio:

_Erregai biltegiak eta monolitoak: 39,00 euro/urtea.

_Mahaiak eta aulkiak: 8,57 euro/m² edo zatia.

_Litxarreria eta antzekoen salmenta automatikorako aparatuak: 41,00 euro/urtea.

_Zirkoa (fidantza gisa): 642,00 euro.

_Publizitatea lurzoru publikoan, m²/kartelaren azalera/urtea: 68,52 euro.

_Kioskoak (hiruhilero): 643,00 euro/urtea.

Kalez kaleko salmenta (merkatu txikia):

_Kalez kaleko salmenta: (metro lineala/eguna): 1,93 euro.

_Kalez kaleko salmenta, saltokia erreserbatzea (hiruhilekoa): 30,53 euro.

Kalez kaleko salmenta eta hainbat atrakzio:

_10 metro koadro bitarte: 7,76 euro egunean.

_10etik 50 metro koadro bitarte: 1,04 euro/m²/eguna.

_50etik 100 metro koadro bitarte: 0,83 euro/m²/eguna.

_100 metro koadro baino gehiago: 0,52 euro/m²/eguna.

Atrakzioak eta bestelakoak (Herriko festak, Gazteria eta San Blas).

_Kalez kaleko salmenta: 1,55 euro/m²/eguna.

_Txurro dendak eta gisakoak: 4,14 euro/m²/eguna.

_Zaldiko-maldikoak eta gisakoak:

10etik 50 metro koadro bitarte: 1,04 euro/m²/eguna.

50etik 100 metro koadro bitarte: 0,83 euro/m²/eguna.

100 metro koadro baino gehiago: 0,52 euro/m²/eguna.

Bada baimena azoketako salerosle elkarteekin prezio horiek negoziatzeko.

Eremu publikoa obretarako okupatzea:

_Obra hondakinak eta eraikuntzako materialak: 0,12 euro/m²/eguna.

_Garabia (gehienez sei hilabetez): 3,85 euro egunean.

_Garabia (sei hilabetetik gora): 7,71 euro egunean.

ESTOLDERIAREN ORDENANTZA FISKALA

Isurtzeko hartunea hiruhilero: 3,03 euro.

UREZ HORNITZEKO ORDENANTZA FISKALA

_Zerbitzuarekin lotzea: 70,79 euro.

_Titulartasuna aldatzea: 38,81 euro.

_Zerbitzua eskura izan eta mantentzea (hiruhilero):

Kontagailuaren diametroa._13 mm-koa: 5,43 euro.

Kontagailuaren diametroa._15 mm-koa: 5,95 euro.

Kontagailuaren diametroa._20 mm-koa: 13,97 euro.

Kontagailuaren diametroa._25 mm-koa: 51,23 euro.

Kontagailuaren diametroa._30 mm-koa: 73,33 euro.

Kontagailuaren diametroa._40 mm-koa: 109,45 euro.

Kontagailuaren diametroa._50 mm-koa: 219,87 euro.

Kontagailuaren diametroa._65 mm-koa: 292,91 euro.

Kontagailuaren diametroa._80 mm-koa: 549,84 euro.

Kontagailuaren diametroa._100 mm-koa: 769,73 euro.

Kontagailuaren diametroa._125 mm-koa: 1206,60 euro.

Kontagailuaren diametroa._200 mm-koa: 3.515,17 euro.

Kontagailuaren diametroa._40 mm-koa: 5.492,43 euro.

_Etxerako hornidura: 0,43 euro/m³.

_Industriarako hornidura: 0,62 euro/m³.

_Udalaren igerilekuetarako hornidura, 0,52 euro/m³.

AZKOIENGO UDALAREN MUSIKA ESKOLAN 2004/2005 IKASTURTEAN HILEKO TASAK KOBRATZEKO ORDENANTZA FISKALA

Matrikulazioa:

_Izena ematea: 17,00 euro.

_Irakasgaia: 4,00 euro.

Irakasgaia:

_Musika eta Mugimendua: 14,00 euro.

_Musika Hizkuntza (arautua): 19,00 euro.

_Musika Hizkuntza (helduak): 14,00 euro.

_Kultura Musikala: 14,00 euro.

_Musika tresna: 19,00 euro.

_Musika tresna, helduak: 27,00 euro.

_Musika tresnen taldea: 8,00 euro.

_Harmonia: 27,00 euro.

_Ganbera Musika: 27,00 euro.

_Akonpainamendua: 27,00 euro.

_Teknologia Berriak: 14,00 euro.

_Curriculumaren egokitzapena: 39,00 euro.

Nafarroako Jota: 21,00 euro.

_Konposizioa eta instrumentazioa: 54,00 euro.

_Entseguak, 1. zikloa: 3,00 euro.

_Entseguak, 2. zikloa: 5,00 euro.

_Musika tresna, 3. zikloa: 7,00 euro.

Argitaratzeko agindu da.

Azkoienen, 2007ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0701452