30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MIRANDA-ARGA

Udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak 2007. urterako

Miranda-Argako Udalak, besteak beste, ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen 2006ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 97.405,04 euro biltzeko aukera emanen duen karga-tasa ezarri da; %0,1950-eko karga-tasa, oraingoz.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,80ko tasa, katastroko balio garbiaren gainean.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 2006an bezala, karga-tasa obraren kostuaren %3 izanen da, obren exekuzio materialaren zenbatekoaren gainean aplikaturik, teknikarien ordainsarien, industriako mozkinaren, gastu orokorren eta BEZaren karga-oinarria kenduta.

4._Ehiza barrutirako, luxuzko gastuen gaineko zergaren tasa %7,4798 izan zen 2006an, eta kontsumoaren gaineko prezioen 2006ko indizearen portzentajea zein den, haren arabera igoko da 2007an.

5._Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga: 2007an ez da aplikatuko.

6._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,40ko indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

7._Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2,2ko urteko portzentajea ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluko eskalan adierazitakoa, baita karga-eskalako %8ko gutxieneko tasa ere, Foru Lege horren 176. artikuluan aipatutakoa; izan ere, hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspena onetsi da, eta 2007an aplikatuko dira katastroko balio berriak.

8._Herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboko edo aprobetxamendu bereziko tasak.

I. epigrafea._Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, barrak eta ostalaritzako jardueretarako beste zenbait baimen, metro koadroko edo horren zatiki bakoitzeko: ekainaren 1etik irailaren 30era, 9,02 euro metro koadroa; zenbateko hori igo eginen da 2007rako, kontsumoko prezioen 2006ko indizearen portzentajearen arabera.

I.2. Merkatu txikiak, okupazioko egun bakoitzeko edo hiruhilekoan.

Saltoki finkoa: 60,01 euro, hiruhilekoan.

Saltoki ez finkoa: 6,01 euro, egunean.

Kaleko salmenta: 60,01 euro hiruhilekoan edo 6,01 euro egunean.

9._Beste zenbait aprobetxamendu, errentamendu eta esleipen: Kontsumoko Prezioen 2006ko Indizearen portzentajearen arabera igoko dira prezioak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

10._Partikularrek hedabideetan argitaratutako iragarkien zenbatekoak itzuliko dituzte, beraiek espedienteak sustatzen dituztenean: iragarkien zenbatekoaren %100.

Erabaki hauek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, eta haien kontra honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda-Argako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Miranda-Argan, 2006ko abenduaren 30ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0701438