30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Hirigintza Planaren aldaketa puntuala

Leitzako Udalak, 2007ko ilbeltzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, 2. poligonoko 584 eta 585. lurzatien sailkapenari dagokionean, eta baso-lurzoru izatetik gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoriara pasatzea, ustiapen naturalerako balio-lurzoruko azpikategorian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2007ko otsailaren 2an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0701998