30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Hirigintza Planaren aldaketa puntuala

2006ko martxoaren 31ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, 4. poligonoko 159. lurzatiaren sailkapenari dagokionean. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, egunkarietan eta udal oholean argitaratu da, inongo alegaziorik aurkeztu gabe. Kontuan hartuz Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hiringintza Departamenduak egindako txostenaren arabera determinazio xehekatutzat hartzen dela, behin betiko onespena Udalari dagokio.

Leitzako Udalbatzak, 2007ko ilbeltzaren 26ko osoko bilkuran behin betikoz onetsi zuen Leitzako Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, 4. poligonoko 159. lurzatiaren A eta B azpilurzatien sailkapenari dagokionean, eta baso-lurzoru izatetik gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoriara pasatzea, natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzoruaren azpikategorian.

Aditzera ematen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Leitzan, 2007ko otsailaren 1ean._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0701991