30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JAURRIETA

Udal zergetako tarifak, karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, 2007. urterako. Onespena

Jaurrietako Udalak, 2006ko abenduaren 21eko bilkuran, aho batez erabaki zuen 2007. urterako udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak onestea. Hona hemen:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: 2006an onetsi denez Hirilurraren Balorazio Txostena, bortz urteko indarraldia iragan baita, horrek katastroko balioak goititzea ekarri du hirilurreko lurzatiei dagokienez. Erabaki da zerga-tasa aldatzea, egun %0,21 baita, eta 2007rako honela finkatzea: %0,17. Zerga-tasa beheititzeagatik ere, bizilagunen kontribuzioaren ordainagiria goitituko da iazkoaren aldean.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: egungo %0,58tik %0,60ra goititu da.

_Ur kontsumoaren prezio publikoa: lehengoa mantentze da, hau da, 0,25 euro/m³/urtea, gehi BEZaren %7; eta hornidura bakoitzeko 6,01 euroko kuota finkoa, gehi BEZaren %16. Hargune berriaren prezioa: 30,05 euro.

_Mangerako uraren prezioa aldatu da eta honelakoa izanen da:

Aziendendako eta laborantzarako: 30 euro/urtea izanen da.

Bertze zeretarako (baratzea, autoak eta bertze): 15 euro/urtea izanen da.

_Saneamenduko tasa, 5 eurotik 6 eurora goititu da, gehi BEZaren %16, hargune bakoitzeko.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: orain arte bezala, gutxienekoa igorpenduko da, hau da, %2.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: berdin segituko du, hau da, Toki Ogasunei buruzko legeak ezarritako gutxieneko koefizienteak eta %8ko karga-tasa.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gaurko indizea goititu da 1etik 1,2ra.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: berdin segitzen du, hau da, Toki Ogasunei buruzko legeak ezarritako gutxieneko koefizienteak eta %8ko karga-tasa.

_Etxeetako egur loteak: 20,15 euroan.

_Herrilurretako belarrak: behorrak, 8,38 euro/burua; zaldiak, 6,70 euro/burua, eta ardiak, 0,67 euro/burua.

_Auzo-bideak mantendu eta zaintzeko tasa: aziendaren, ibilgailuen, etxebizitzen eta landalurraren tasaren zenbatekoak lehengo berak izanen dira. Hona hemen:

Behor azienda: 0,67 euro urtean abereen zentsuan dagoen buru bakoitzeko.

_Sei hilabetetik goitiko behi azienda: 0,67 euro urtean abereen zentsuan dagoen buru bakoitzeko.

_Sei hilabetetik goitiko ardi azienda: 0,08 euro urtean abereen zentsuan dagoen buru bakoitzeko.

Etxebizitza, ibilgailuak dituena: 6 euro etxebizitza bakoitzeko.

Traktoreak: 6,01 euro urtean zerrendan dagoen bakoitzeko.

Berrogeita hamar zentimetro kubotik goitiko mendi motozikletak, Jaurrietako Udalak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan sartuak: 6,01 euro.

Landalurretako ondasun higiezinen katastroko balioaren %0,11. Landalurren eta Hirilurren gaineko kontribuzioa igorpentzeko behar den katastroko balioan 1.202,02 eurotara iristen ez direnak, ordaintzetik salbuetsita egonen dira.

_Hilerria: nitxoak 10 urtetarako lagatzea: dohainik izanen da jende guztiarentzat, kontuan hartu gabe Jaurrietan erroldaturik dauden ala ez. Egundaino Udalak ordaindu du hilarrien kostua, baina, boz batez erabaki duenez, heldu den urtetik aitzina kontzesiodunek ordainduko dute hilarrien prezioa. Horretarako, hilerria arautzen duen ordenantza aldatuko da, eta hemendik aitzina paratzen diren hilarriek, nahitaez, gaur egun direnak bezalakoak izan beharko dute, erran nahi baita, denak berdin-berdinak.

_Hasiera batean onetsi da, boz batez, Obra lizentziak eta hirigintzako espedienteak emateagatik tasen kobrantza arautzen duen ordenantza; horrek hirigintzako lizentzia eta espedienteen kontzesio hartzaileek tasa hauek ordaintzea ekarriko du:

Obra handirako lizentzia: 232 euro.

Obra txikirako lizentzia: 81,20 euro.

Xehetasun azterlana: 632 euro.

Udal Planeko aldaketa 632 euro.

Urbanizazio proiektua: 632 euro

Birzatiketa proiektua: 632 euro.

Tasa hauek eta Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga bi dira, eta 2007ko ekitaldian aplikatzen hasiko dira, behar den ordenantza behin betikoz onetsi ondoan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratu eta biharamunetik aitzina. Hirigintzako espediente horiek guztiek egiazko kostu ekonomikoa ekartzen diote Udalari, udal aholkularien hirigintzako txostenengatik eta egunkarietako iragarkiengatik; horixe berreskuratu nahi da tasa hau ezarrita.

Ordenantza fiskalen gaineko erabaki hauek hartu dira:

1._Hasiera batean onetsi da Obra lizentziak eta hirigintzako espedienteak emateagatik tasen kobrantza arautzen duen ordenantza.

2._Hasiera batean onetsi da Ermitako mangerako ura arautzen duen ordenantzako aldaketa.

3._Hasiera batean onetsi da Hilerriaren erabilera eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jaurrietan, 2006ko abenduaren 21ean._Alkate udalburua, José Gabriel de Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: L0701843