30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Alkatetzaren 2489 ebazpena, 2006ko azaroaren 30ekoa

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman du.

Ikusirik bulegoetako langileei dagokienez (E.L.Z.koak salbu) 2007. urterako Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak igorri zuen lan egutegia (erregistroko 15800 sarrera zk.); halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia ezartzen duen martxoaren 16ko 6/1999 Foru Legeari eta 2007. urterako, Nafarroako Foru Komunitatean, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2007ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duen Lan zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 489/2006 Ebazpenari jarraituz.

Ebatzi dut:

Lehena: Udal bulegoetan (E.L.Z.n salbu) lan egiten duten Tuterako Udalaren enplegatuen 2007rako lan egutegian, ondoko egun hauetan itxita izanen dira udal bulegoak, arrazoi hauengatik:

_Nafarroako Gobernuak ezarritako jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 5a: Ostegun Saindua.

Apirilaren 6a: Ostiral Saindua.

Apirilaren 9a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 26a: Santa Anaren festa.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

_Lanik gabeko egunak:

apirilaren 30a.

Uztailaren 23a, 24a, 25a, 27a eta 30a.

Abenduaren 7a, 24a eta 31.

Bigarrena._Urteko lanorduen banaketa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan urteko lanorduen kopurua, 1.592koa izanen dena, honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:30etik 14:45era arte; gainerako ordua eta 15 minutuak egiteko, langileek aukera eta malgutasuna izanen dute, 7:15etik 8:30era arte eta 14:45etik 16:00etara arte. Onetsitako egutegian bost ordu eta hogeita hamar minutu sobran daude eta langileak nahi bezala hartuko ditu.

2. Artikulu honetako aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta, lanaldi berezia dutenei.

3. Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 8:30etik 14:00ak arte.

Tuterako Udaleko alkate udalburuak agintzen eta sinatzen du.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Tuteran, 2006ko azaroaren 30ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0702702