30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Pamplolar, S.A.: Arrotxapeko Plan Partzialeko aldaketa, A5-III/SO1 unitatean eragiten duena. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko otsailaren 6an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-FEB-07 (17/UV)

"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2007ko urtarrilaren 29ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea "Arrotxapeko Plan Partzialeko aldaketa, A-5 (U.I.III-S1) unitatean eragiten duena", Guillermo Echavarren Zozaya jaunak aurkeztua, Pamplolar, S.A.ren izenean.

2. Agiria behin betikoz onetsi aurretik, sustatzaileek horren testu bategina aurkeztuko dute, non zuzenduko eta sartuko baitira 2007ko urtarrilaren 29ko txosten teknikoko 5. atalean adierazitakoak; bai eta muga hormen atzeko fatxadetako egokitzapena jaso beharra ere.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkiak jartzea".

Iruñean, 2007ko otsailaren 13an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0702699