30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURGI

2007ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Burgiko Udalak, 2006ko abenduaren 19an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,1860 izanen da.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,5379 izanen da.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ehuneko 2,5 izanen da.

4._Urte-tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak finkatzea, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga oinarria zehaztearren, honako hauek izanen baitira:

_Urte batetik bostera bitarteko aldia: %2,5.

_Hamar urte arteko aldia: %2,4.

_Hamabost urte arteko aldia: %2,3.

_Hogei urte arteko aldia: %2,3.

%10eko tasa aplikatuko da.

5._Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea aplikatzea.

Erabaki honek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, errekurtso hauetariko bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burgin, 2007ko otsailaren 12an._Alkatea, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L0702660