30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

373/2007 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Juana Martínez Minguito andrea izendatzen da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 12an emandako 373/2007 Ebazpenaren bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta Juana Martínez Minguito andrea izendatzen da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoko buru sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2007ko otsailaren 12an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0703347