30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

94/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. Haren bidez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira 2006. urtean Nafarroako nekazariek jasotako prezioen indizeetan izan diren aldaketak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuak aditzera eman du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharrekoa dela Nafarroako nekazariek 2006an jasotako prezioen indizeen aldaketa-tasei buruzko informazio estatistikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea hobeki betetzeko, zeinak agintzen baitu horiek erabili behar direla Nafarroako toki entitateek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako herrilur aprobetxamenduetan egiten dituzten urte anitzeko errentamenduen prezioaren urteroko eguneratzean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2006an Nafarroako nekazariek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

2. Ebazpen honen berri ematea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 23an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

2006. URTEAN NEKAZARIEK ETA ABELTZAINEK JASOTAKO PREZIOEN INDIZEEN ALDAKETAK

Ehunekoetan emana / Oinarria, 2000 = 100

Laboreak: 2,23.

Lekadunak: 3,03.

Lursagarrak: 89,92.

Industri landaketak: -3,49.

Bazka landaketak: -2,77.

Fruituak: 32,53.

Fruitu lehorrak: -31,77.

Barazkiak: -0,33.

Ardoa: 4,56.

Nekazaritzako produktuak, guztira: 2,16.

Gizentzeko behi azienda: 10,10.

Gizentzeko ardi azienda: -2,85.

Gizentzeko ahuntz azienda: 3,33.

Gizentzeko txerri azienda: 8,24.

Gizentzeko hegaztiak: 12,75.

Gizentzeko untxiak: -1,00.

Esnea: -1,59.

Arrautzak: 7,61.

Artilea: 0,00.

Abeltzaintzako produktuak, guztira: 4,98.

Oihangintzako produktuak, guztira: -7,98.

Kobratutako prezioen orotariko indizea: 3,48.

Iragarkiaren kodea: F0701775