30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

259/2007 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Osasun zuzendari nagusiak emana, Fegan S. XXI, S.L. entitateari baimena ematen diona ingurumenean eta elikagaien industrietan pestizidak erabiltzen dituzten tratamenduei buruzko prestakuntza ikastaro oinarrizkoa egiteko.

2007ko otsailaren 20an, Fegan S XXI, S.L. entitateak (IFZ: B50784560; helbidea: Severo Ochoa kalea, 5, 50011 Zaragoza) ingurumenean eta elikagaien industrietan pestizidak erabiltzeko prestakuntza ikastaro oinarrizko bat egiteko baimena eskatu zion Osasun Publikoaren Institutuari; eskabidearekin batera, ziurtagiri bat aurkeztu zuen ikastaroaren homologazioa frogatzen duena, Osasun eta Kontsumo Ministerioko Osasun Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiak 2002ko otsailaren 1ean hartutako baterako ebazpenaren bidez eman baitzen homologazio hori, eta beste agiri bat urtarrilaren 22ko 50/1996 Foru Dekretuaren 9.2 artikuluan ezarritakoa betetzen dela frogatzeko. Foru dekretu horren bitartez arautu ziren Pestiziden Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofizialaren inskripzioa eta funtzionamendua, Pestizida Arriskutsuen Mugimenduen Liburu Ofizialaren arautegia eta Nafarroako Foru Komunitatean pestizidak erabiltzeko gaitasuna lortzeko ikastaroak eta agiria.

Eskabidearekin batera aurkeztu diren agirien nahikotasunari dagokionez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuak eman duen adostasun txostena erantsi da.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Fegan S XXI, S.L. entitateari (IFZ: B50784560) baimena ematea ingurumenean eta elikagaien industrietan pestizidak erabiltzeko prestakuntza ikastaro oinarrizko bat egiteko Castejonen, antolatzaileak proposatutako egunetan, hots, 2007ko maiatzaren 19n, 20an eta 21ean. Guztira 20 eskola-ordu izanen dira.

2. Ikastaroa egin eta hurrengo 15 egunetan entitate antolatzaileak ebaluazio proba gainditu duten ikasleen zerrenda igorriko dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuari, eta, gainera, ondoko datu hauen berri zehatza ere emanen dio: ikastaroa noiz eta non egin den eta gainditu duten ikasleen izena eta bi deitura, helbideak eta nortasun agiri nazionalaren zenbakiak.

3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea ikastaroaren berri, pestiziden bidezko tratamenduak egiteko prestakuntza ikastaroen homologazioaren arautegia ezartzen duen 1994ko martxoaren 8ko Aginduaren laugarren artikuluko bosgarren lerroaldean finkatutakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau igortzea Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuko Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen berri ematea Fegan S. XXI, S.L.ri eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Osasun kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko otsailaren 22an._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Francisco Javier Sada Goñi.

Iragarkiaren kodea: F0703472