30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

160/2007 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 185/06 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Ana Urricelqui Chasco andreak paratu du errekurtso hori.

Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian Ana Urricelqui Chasco andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak maiatzaren 5ean eman zuen187/2006 Foru Aginduaren kontra. Foru agindu hartan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko prebentzioko eta laneko arriskuetako OLT/EDU izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igortzeko eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egiteko.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ana Urricelqui Chasco andreak administrazioarekiko jarri duen auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak maiatzaren 5ean eman zuen187/2006 Foru Aginduaren kontra aurkeztu da errekurtsoa. Foru agindu hartan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko prebentzioko eta laneko arriskuetako OLT/EDU izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea epaitegi horretan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 22an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0701793