30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

161/2007 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez dei egiten da "N-121-A errepidea, tartea: 65 k.p.-Etxalar" eta "N-121-A errepidea, tartea: Etxalar-Bera" izeneko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioaren aurreko aktak egiteko.

Herri Lan zuzendari nagusiak azaroaren 17an emandako 718/2003 Ebazpenaren bidez, "N-121-A errepidea, tartea: 65 k.p.-Bera" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion eta jendaurrean paratu zen.

Herri Lan zuzendari nagusiak maiatzaren 10ean emandako 350/2005 Ebazpenaren bidez, jendaurreko aldia ebatzi eta aipatu proiektua bitan banatu zen: "N-121-A errepidea, tartea: 65 k.p.-Etxalar" eta - "N-121-A errepidea, tartea: Etxalar-Bera", eta bi proiektuak behin betiko onetsi ziren.

Nafarroako Gobernuak, azaroaren 20ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "N-121-A errepidea tartea: 65 k.p.-Etxalar" eta "N-121-A errepidea, tartea: Etxalar-Bera" proiektuek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea 2007ko martxoaren 19, 20, 21 eta 22an Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako Udaletara ager daitezen okupazioaren aurreko aktak egiteko eta, hala bada, baita ukituriko ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzekoak ere.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako Udaletako iragarki oholetan argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako Udalei, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetzapen Atalari igortzea.

Iruñean, 2007ko otsailaren 7an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0703785