30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

160/2007 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez dei egiten da "N-232 errepidearen bikoizketa, 3. tartea: Buñuelgo lotura-herrialdeko muga" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioaren aurreko aktak egiteko.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak azaroaren 23an emandako 171/2006 Foru Aginduaren bidez, "N-232 errepidearen bikoizketa, 3. tartea: Buñuelgo lotura-herrialdeko muga" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta proiektu hori behin betiko onetsi zen. Abuztuaren 4ko 120/2006 Foru Aginduaren bidez jarri zen jendaurrean.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko azaroaren 20ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "N-232 errepidearen bikoizketa, 3. tartea: Buñuelgo lotura-herrialdeko muga" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea 2007ko martxoaren 27, 28 eta 29an Buñuelgo eta Cortesko Udaletxeetan ager daitezen okupazioaren aurreko aktak egiteko eta, hala bada, baita ukituriko ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzekoak ere.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau bon.ean, Komunitateko bi egunkaritan eta Buñuelgo eta Cortesko Udaletxeetako iragarki oholetan argitaratuko da eta, banakako zitazio zedulen bidez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau Buñuelgo eta Cortesko Udalei, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari eta Desjabetzapen Atalari igortzea.

Iruñean, 2007ko otsailaren 7an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0703784