30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

100/2007 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez finkatzen dira "Martzillako hondakin urak Arga Behereko araztegia erabiliz kudeatzeko sistema integratua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, azaroaren 30eko 1278/2005 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 24ko 19/2007 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, eta ebatzi egin zuen aurkeztutako alegazioen gainean, ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

2007ko otsailaren 5eko Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernuak presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, baita Funes eta Martzillako alkateei ere, 2007ko martxoaren 20an aipatutako udaletxeetan ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezko bada, behin betiko okupaziokoak ere egitea.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. María Isabel Vidaurre Argote andrea, Gurutze Ubeda Etxarri andrea eta Andrés José Gil Solana jauna izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzan.

4. Alfredo Torreblanca Lafraya jauna, Maria Carmen Uriz Lusarreta andrea eta Jasone Goikoetxea Iriberri andrea administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Funesko eta Martzillako udaletxeetan, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Iruñean, 2007ko otsailaren 14an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0702800