30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

633/2007 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako sukaldari laguntzaile izateko 3 lanposturen oposizioko epaimahikide titularra eta ordezkoa izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 8ko 1213/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako sukaldari laguntzaile izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2006ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Irailaren 25eko 2328/2006 Ebazpenaren eta urtarrilaren 8ko 32/2007 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko eta behin betiko zerrendak onetsi ziren, hurrenez hurren. Ebazpen horiek 2006ko 123. eta 2007ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren hurrenez hurren, 2006ko urriaren 13an eta 2007ko urtarrilaren 31n.

Oposizioko lehenbiziko ariketa egin ondoren, epaimahaiburuak jakinarazi du izangaiei bigarren ariketa (praktikoa) martxoaren 12an egiteko dei egin zaiela, mahaikide titular bat eta haren ordezkoa, Sukaldaritzako espezialistak, bajan daudela eta baja hori luzea izan daitekeela. Eta, epaimahaia osatzeko, proposatzen du Enrique Armendáriz González mahaikide titular eta Gonzalo Motilva Blázquez ordezko titular izendatzea. Biak Sukaldaritzako espezialistak dira.

Aipatutakoa kontuan hartuta, bidezko da proposatutako izendapena egitea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Enrique Armendáriz González mahaikide titular eta Gonzalo Motilva Blázquez ordezko titular izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako sukaldari laguntzaile izateko 3 lanposturen oposizioko epaimahaian parte hartzeko. Deialdia maiatzaren 8an eman eta ekainaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (67 zk.) argitaratutako 1213/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Bi mahaikideak Ostalaritzako irakasle teknikoak dira Burlatako "Ibaialde" Institutuan.

2. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2007ko otsailaren 27an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0703840