30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

561/2007 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 30ean eman 2644/2006 Ebazpenaren II. eranskineko gai zerrendaren hirugarren zatian atzeman den akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 30eko 2644/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

Ebazpen hura 2006ko 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 22an.

Ebazpenaren II. eranskineko gai zerrendaren hirugarren zatian atzeman den akats bat dagoela oharturik, bidezko da zuzentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 30ean eman 2644/2006 Ebazpenaren II. eranskineko gai zerrendaren hirugarren zatian atzeman den akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kimikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Honela dio: "21. gaia._Zementuak. Motak. Osagaiak. Ezaugarri kimikoak. Sulfatoak, itsasoko ura eta hidratazioaren bero handia jasaten dituzten zementu bereziak. Zementuei egin beharreko entsegu kimikoen zerrenda.". Honela behar du: "21. gaia._Zementuak. Motak. Osagaiak. Ezaugarri kimikoak. Sulfatoak, itsasoko ura eta hidratazioaren bero txikia jasaten dituzten zementu bereziak. Zementuei egin beharreko entsegu kimikoen zerrenda."

2. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2007ko otsailaren 26an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0703526