30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AIEGI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Aiegiko Udaleko alkate udalburu José Artiz Segurak, 2007ko otsailaren 5ean, ondotik hitzez hitz osorik azaltzen den ebazpena eman zuen:

1._Hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Aiegiko Udal Planeko 3. sektoreko 8 eta 9. lurzatiei dagokiena, UTE Plazaola-GSIk (Residencial Ayegui Sociedad Cooperativa) sustatu eta Jesús Aramendia Pardo arkitektoak prestatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2._Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz. Horretarako, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean argitaratuko da, eta banan-banan jakinaraziko zaie xehetasun azterlanak zuzenean ukitutako jabeei eta gainerako interesatuei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

Aiegin, 2007ko otsailaren 5ean._Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0702124