30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

516/2007 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean eman 132/2007 Ebazpenaren II. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako ofizial tekniko edo informazio sistemetako ofizial tekniko izateko 22 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 15eko 132/2007 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako ofizial tekniko edo informazio sistemetako ofizial tekniko izateko 22 lanpostu, denetara, oposizio bidez betetzeko.

Ebazpen hori 2007ko otsailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 18. zenbakian.

Ebazpenaren II. eranskinean zenbait akats daudela ikusirik, bidezkoa da zuzentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 132/2007 Ebazpenaren II. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzea. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako ofizial tekniko edo informazio sistemetako ofizial tekniko izateko 22 lanpostu, denetara, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Beraz, ondoko hau dioen tokian: "25. gaia._Microsoft Windows 2003 Advanced Server (erdi maila).", honela behar du: "25. gaia._Microsoft Windows Server 2003 Standard Edition (erdi maila)."; eta ondoko hau dioen tokian: "42. gaia._Segurtasun-kopien softwarea: Windows XPren segurtasun kopia, Windows 2003 Advanced Server-en eta ARC Server-en segurtasun kopiak (erdi maila). ", honela behar du: "42. gaia._Segurtasun-kopien softwarea: Windows XPren segurtasun kopia, 2003 Windows Server 2003 Standard Edition-en eta ARCServe-ren segurtasun kopiak (erdi maila)."

2. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2007ko otsailaren 19an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0703418