30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

12 eta 13. exekuzio unitateen mugaketaren aldaketa. Hasierako onespena

Alkatetzak 2007ko otsailaren 6an emandako 33/2007 ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zen Martzillako arau subsidiarioetako 12 eta 13. exekuzio unitateen mugaketaren aldaketa (mugaketa berria) Promotora de la Ribera Navarra, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 143. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Martzillan, 2007ko otsailaren 6an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0702117