30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

Irunberriko industrialdea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2007ko urtarrilaren 25ean egin bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen industrialdea urbanizatzeko proiektua, Irunberriko Udalak berak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Irunberrin, 2007ko otsailaren 5ean._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0702093