30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANTZIN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Antzingo Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzak 2007ko urtarrilaren 31n emandako 1/2007 ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 231. lurzatiaren xehetasun azterlana, Proyectos 1959, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Antzinen, 2007ko otsailaren 5ean._Alkatea, Javier Ibañez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0702046