30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

EDIKTUA

Udalak, 2007ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hiru lur soberako lurzati deklaratzea, gero zuzenean saltzeko. Hirurehun eta laurogeita hemeretzi metro eta hirurogeita hamasei dezimetro koadro, hamasei metro eta hogeita bat dezimetro koadro eta berrehun eta hirurogeita hamaika metro eta bost dezimetro koadro dituzte eta Vista Alegre alderdian daude, José Antonio Barquín Ruiz jaunaren jabegoa inguratuz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Epe hori erreklamaziorik gabe iraganik, aipatu kalifikazioa behin betikoa izanen da.

Lodosan, 2007ko otsailaren 2an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0701994