30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MILAGRO

Kontribuzio berezien espedientea. Hasierako onespena

2007ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Herriko Etxeko kaleko eta beste 8 kale gehiagotako sareak eta zoladura berritzeko obrari kontribuzio bereziak aplikatzeko espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da interesatuek espedientea aztertu ahalko dutela iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun baliodunean. Horretarako, udal bulegoetan egonen da aztergai, erreklamazio, kexa edo ohar idatziak egin daitezen.

Orobat, aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunen Arauei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, obrek ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboak eratzen ahal dituztela kontribuzio bereziak antolatzen dituen erabakia jendaurrean dagoen bitartean, Udalak egin gogo duen obran lagundu dezaten.

Milagron, 2007ko otsailaren 2an._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0701979