30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2007ko urtarrilaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Erriberriko U.E._22-2B-2 unitatea urbanizatzeko proiektua, Promociones Provipan, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 134.5 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Erriberrin, 2007ko urtarrilaren 29an._Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0701928