30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Noain-Elortzibarko Udal Planeko birzatiketa proiektua Imarkoaingo 1. eremuko U.E. 1.6 eta U.E. 1.7 exekuzio unitateetan, Imarkoaingo Kontzejuak sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko otsailaren 6an egin bilkuran, bertaratutako guztiek aho batez erabakita, hasiera batez onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko birzatiketa proiektua Imarkoaingo 1. eremuko U.E. 1.6 eta U.E. 1.7 exekuzio unitateetan, Imarkoaingo Kontzejuak sustatua, txosten teknikoko nahiz zuzenbide alorreko txosteneko zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunez, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, eta proiektuan izendatzen den ordezkariari jakinaraziko zaio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 145. artikuluari eta ondokoari, 167.ari eta ondokoei eta 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz

Noainen, 2007ko otsailaren 7an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0702505