30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 3. eremuko U.E. 3.4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Imarkoaingo U.E. 3.4 unitateko jabeek sustatua. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko otsailaren 6an egin bilkuran, bertaratutako guztiek aho batez erabakita, behin betikoz onetsi zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Imarkoaingo 3. eremuko U.E. 3.4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Imarkoaingo U.E. 3.4 unitateko jabeek sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134. artikuluari jarraikiz, eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko da.

Noainen, 2007ko otsailaren 7an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0702503