30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.7.1 exekuzio unitatearen hirigintza hitzarmena, Nueva Albañilería, S.L.k, Zuluetako Kontzejuak eta Noain-Elortzibarko Udalak sustatua. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko otsailaren 6ko bilkuran, bertaratutako guztiek aho batez erabakita, behin betiko onetsi zuen Noain Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.7.1 unitatearen hirigintza hitzarmena, Nueva Albañilería, S.L.ren, Zuluetako Kontzejuaren eta Noain-Elortzibarko Udalaren artean. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko, Lurraldearen Antolamenduari buruzko egungo legeriarekin bat.

Noainen, 2007ko otsailaren 7an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0702500