30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

U.E. 1.10 unitatea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2007ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa._Behin betiko onestea U.E. 1.10 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Antonio Alegría eta José Joaquín Equiza arkitektoek prestatua, EHAEOk 2005eko ekainaren 21ean ikus-onetsia eta Castejongo Udalak sustatua.

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta interesatuei igortzea, behar diren ondorioetarako.

Castejonen, 2007ko otsailaren 6an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0702466