30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEZAUN

75 m²-ko desafektazioa, Lezaungo 2. poligonoko 197. lurzatiaren ondoko jabari publikoko lurzorutik

Lezaungo Udalak, 2007ko otsailaren 2ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau onetsi zuen:

Lehenbizikoa._Lezaungo 2. poligonoko 197. lurzatiaren ondoko jabari publikotik 75 m² banantzeko espedientea abiaraztea, eta lur horren desafektazioa nahiz soberako lurzatiaren deklarazioa egitea ondotik Carlos Sanmartín Izcue jaunari saltzearren.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkiak paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean, interesatuek aztertu eta alegazioak egin ditzaten.

Lezaunen, 2007ko otsailaren 7an._Alkatea, Carmen López Salanueva.

Iragarkiaren kodea: L0702405