30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITURMENDI

Aldaketa puntual egituratzailea

"Ikusirik Udal Planeko determinazio egituratzaileetako aldaketa puntualerako proiektua, hiri lurzoru bihurtzeko 2. poligonoko 622 eta 671. lurzatiak, proiektua Jesus Artieda Ezcurra jaunak prestatua baita eta Juan Mari eta Miguel Angel Lanz Lopez de Goicoechea jaunek eta María Josefa Goicoechea Lanz andreak sustatua;

35/2002 Foru Legeko 79. artikuluan xedatuarekin bat, Udalak, 2007ko urtarrilaren 18ko osoko bilkuran, bertaratutako guztiak ados egonik hau erabaki du:

1._Hasiera batez onestea Hirigintzako Udal Planeko aldaketa puntual egituratzaile hori, katastroko 2. poligonoko 622 eta 671. lurzatiei dagokiena; hori guztia, hirugarrenei kalterik egin gabe eta honako berezitasun hauek kontuan harturik:

_Tramitaturiko aldaketan ezarri diren parametroekin bat, etxebizitza eta lurzati kopurua, gehienez ere, 2koa izanen da.

_Lurzoruari hiri lurzoru antolatuaren sailkapena eman zaio.

_Unitate berriko eremuak katastroko bi lurzati osoak hartuko ditu, UE-46 unitatea osatzen baitute.

2._Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Iragarkia bi egunkaritan ere argitaratuko da.

3._Espedientea tramitatzeak dakartzan gastu guztiak (esate baterako, prentsako iragarkiak) sustatzaileen kontura izanen dira.

4._Erabaki hau interesatuei igortzea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan."

Iturmendin, 2007ko urtarrilaren 24an._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0702344