30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretuarena. Haren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutua izeneko erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua izeneko erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretuan (2006ko abenduaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 156. zk.) egindako akatsaz oharturik, haren zuzenketa egiten da.

13561. orrialdean, bigarren zutabean, 25. artikuluak honela idatzirik geldituko da:

"25. artikulua. Batzordearen osaera.

Jarraipen Batzordeak kide hauek izanen ditu:

a) Batzordeburua: Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren zuzendari kudeatzailea.

b) Buruordea: Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendaria.

c) Batzordeko kideak:

c.1. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak izendatutako kide bat.

c.2. Osasun Departamentuak izendatutako kide bat.

c.3. Hezkuntza Departamentuak izendatutako kide bat.

c.4. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak izendatutako kide bat.

c.5. Barne Zuzendaritza Nagusiak izendatutako kide bat.

c.6. Familiaren Zuzendaritza Nagusiak izendatutako kide bat.

c.7. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak izendatutako kide bat.

c.8. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak izendatutako kide bat.

c.9. Nafarroako Fiskaltzaren ordezkari bat.

c.10. Auzitegiko Medikuntza Zerbitzuak izendatutako kide bat.

c.11. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari bat.

c.12. Iruñeko Udalaren ordezkari bat.

c.13. Lau ordezkari, Nafarroako Segurtasun Indar eta Kidego bakoitzak izendatutakoak.

c.14. Emakumeendako Laguntza Juridikoko Zerbitzuaren koordinazioaz arduratzen den pertsona.

d) Idazkaria: Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Informazio eta Programa Ataleko burua.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 30ean._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0701719