30. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

14/2007 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa, nekazaritzako azpiegituretan jardutea onesten duena, Cortesko lurzatiak berrantolatuz eta ohiko ureztaketa gaurkotuz.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, 2003ko apirilaren 14ko Foru Aginduaren bidez, ofizioz Cortesko udal mugapeko ohiko ureztaketan nekazaritzako azpiegituretan jarduteari ekin zion.

Nekazaritzako azpiegituretan esku hartzearen helburuak honako hauek dira: alde batetik, lurzatien berrantolamenduaren bitartez landalurrak antolatzea, nekazaritzako ustiapenek egitura eta tamaina egokia izan dezaten, eta bestetik, ohiko ureztaketa gaurkotzea. Lur batzuk ureztaketa sistema aldatuz gaurkotuko dira, urpetzearen ordez presioko sistema erabiliko baita.

Ingurumen zuzendari nagusiak, urriaren 31ko 2583/2006 Ebazpenaren bidez, "Cortesko lurzati berrantolamendua eta ureztaketaren gaurkotzea" proiektuak ingurumen eraginaren adierazpena aurkeztu zuen.

Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 12. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak onetsi beharko dituela foru dekretu bidez nekazaritzako azpiegituretako jarduketak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik.

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko otsailaren 19ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Onespena.

Nekazaritzako oinegituretan esku hartzea onesten da, lurzatien berrantolamenduaren eta ohiko ureztaketa-sistema berrituz, Cortesko mugapean.

2. Onura publikoa eta presaz egin beharra.

Onura publikokotzat eta berehala egitekotzat jotzen da lurzatien berrantolamendua egin eta ohiko ureztaketaren gaukotzearen bitartez Cortesko mugapean egin gogo den nekazaritzako oinegituren gaineko esku-hartzea, bidezko diren ondasun eta eskubideen desjabetzapenak eta lurren okupazioa eta zortasun ezarpenak (aldi bateko nahiz iraunkorrak) egin daitezen.

3. Eraldaketa nahitaez egin beharra.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 14. artikuluaren arabera, azpiegituretako esku-hartzea nahitaezkoa da, eta ukitutako titularren batek eraldaketari lotutako konpromisoak hartzen ez baditu, eremu ureztagarritik kanpoko berrantalomenduan sartzen ahalko da edo, bestela, desjabetzearen bidea aukeratu (esku-hartzearen aurreko balioa emanen zaio lurrari), bere lurra Lurren Fondoan sartuz, aipatu Foru Legearen 42.2.h eta 43.2.a artikuluen arabera.

4. Proiektuaren deskribapena.

Eremu horretako nekazaritza azpiegituretan izan beharreko esku-hartzean sartzen dira, lehenik, lurzati berrantolamendua ureztaketak eskatzen duen egiturari egokitzeko obrak eta, bigarrenik, modernizaziorako beharrezkoak diren obrak.

Egin asmo den gaurkotzea grabitatearen bidezko urezketa eremu batek eta presioko urezketa sistema izanen duen beste batek osatuko dute.

Obra horietarako hartunea, erregulazio aintzirak eta ponpaketa estazioa eraikitzeko lanak egin beharko dituzte, bai eta horniketarako argindar linea bat eraman ere. Emariaren presioa ur-ahoetaraino banatzean, ur-emariak ureztaketa abian jartzeko behar den presioarekin hornituko dira. Haiek lurzatietan hornitzea eta bide eta saneamendu sareak hobetzea ere barne dago.

5. Ingurumen arloko alderdiak.

a) Ingurumen zuzendari nagusiak urriaren 31n emandako 2583/2006 Ebazpenaren bitartez ingurumen eraginaren adierazpena egin zen, eta hartan agertzen diren baldintzak bete beharko dira. Honako hauek dira, laburbildurik: zaintzeko eremuak behar bezala balizatuko dira, lanak faunarendako aldi kritikoetatik kanpo eginen dira eta behar diren neurri egokiak hartuko dira aintziretatik, kutxetetatik eta sifoietatik babesteko, birlandatze jarduketak eginen dira biodibertsitatea, paisaia eta "bide berdeak" hobetzeko, Ondare Arkeologikoaren Zerbitzuaren jarraibideei kasu eginen zaie eta jarduketa hauetan izaten diren ohiko baldintzak beteko dira harrobiei, makineriari eta seinalizaioari dagokienez.

b) Ingurumen eraginaren azterlanean proposatu neurri zuzentzaileen arabera, eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 11. artikuluarekin bat, ureztapen lurrak eraldatu eta modernizatzeko kasuetan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, bai zuzenean, bai Nafarroako Ureztalurrak, S.A. izeneko bere entitatearen bidez (Ureztatzaileari Aholkua Emateko Zerbitzuaren bitartez hain zuzen), behar diren jarduketak gauzatuko ditu foru dekretu honen xede den jarduketaren ureztatzaileen komunitate onuradunek ur baliabideen kudeaketa zuzena egin dezaten.

6. Prozedura.

Horretarako, komenigarritzat jo da Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen I. tituluko IV. kapituluan datorren prozedura arrunta erabiltzea.

Nekazaritzako azpiegituretan jarduteko eskaera 2001eko urtarrilaren 2an aurkeztu zen, eta jarduketa, beraz, Nekazaritzako azpiegiturak berritzeari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Legeak ezartzen duen finantzaketan sartzen ahal da, hala xedatzen baitu Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen lehenbiziko xedapen iragankorrak. Horretarako, jarduketaren perimetroaren barreneko ureztatzaileen komunitateek (Aragoiko Kanal Inperialaren Cortesko Ureztatzaileen Komunitateak eta Lodosako Ubidearen Cortesko Ureztatzaileen Komunitateak) erabaki espresua hartu zuten 18/1994 Foru Legean ezarritako finantzabideetan sartzeko.

7. Jarduketaren xedeko lurraldea mugatzea.

Esku-hartzeak Cortesko udalerriko eremu bat okupatzen du. Eremuak, goiti beheiti, 2.876 hektarea dauzka eta horietatik 1.133 ura berez ibiliz ureztatuko dira eta 1.743 hektarea presioz.

Berrantolatu beharreko eremuak ondoko muga hauek ditu:

Iparraldean: Buñuelgo udal mugapea.

Hegoaldean: Zaragozako probintzia (Mallén).

Ekialdean: Ebro ugaldearen eskuineko ertza.

Mendebaldean: AP-68 autobidea eta Ablitasko udal mugapea.

Perimetro horri Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeko 13.4 eta 17 a) artikuluetan xedatutakoaren araberako aldaketak eginen zaizkio.

8. Ustiapenaren oinarrizko azalerak zehaztea.

Cortesko lehorreko ustiapen eremu oinarrizkoen goiko eta beheko mugak 225 eta 45 hektarea izanen dira, hurrenez hurren. Cortesko ureztalurretako ustiapen eremu oinarrizkoen goiko eta beheko mugak 25 eta 5 hektarea izanen dira, hurrenez hurren.

Lehorreko lurra ureztalur bihurtzeko faktorea, 9koa izanen da.

9. Laborantzako gutxieneko unitateak.

Laborantzako gutxieneko unitatea 45 hektareakoa izanen da lehorreko lurretarako, 5 hektareakoa presioko ureztaketarako eta 1 hektareakoa grabitatearen bidezko ureztaketarako.

10. Lurren balioa kalkulatzeko aplikatu beharreko moduluak zehaztea.

Lur fondoko esleipen-hartzaileek pagatu beharreko prezioa zehazterakoan lurren balioa ezarri, nekazari sozietateak osatzean ekarririko lurren balioa finkatzearren, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearekin bat, eskualde honetan lurzati berrantolamenduko arauetan lehenengo mailakotzat jo diren lurrei aplikatu beharreko modulu gisa maiatzaren 19ko 116/2003 Foru Dekretuan ageri den lehenengo mailako lurraren balioa ezarriko da. Dekretu horren bidez azaroaren 26ko 334/2001 Foru Dekretuaren eranskina aldatu zen. Horretan Nafarroako Foru Komunitateko ondasun higiezin batzuk baloratzeko prozedura onetsi zen, merkatuko batez besteko prezioak egiaztatuz, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kudeaketari dagokionez. Bigarren mailatik aurrerakotzat jo diren lurrei aplikatu beharreko moduluak lehen mailako modulua lurzati berrantolamenduko arauetan zehazten diren kasuan kasuko ordain-koefizienteekin biderkatuz lortuko dira.

11. Foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari jakinaraztea.

12. Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean berean sortuko ditu ondorioak.

13. Foru dekretu honek administrazio bidea bukatzen du, eta horren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2007ko otsailaren 19an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0703009