29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdi publikoa onestea, egoera txarreko etxebizitza desegokietan eta beste hainbat egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordain ditzaten laguntzak emateko. 2007. Urtea

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2007ko otsailaren 5ean emaniko RAL (6/SS) ebazpenaren bitartez Diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi zuen, 2007. urtean egoera txarreko etxebizitza desegokietan eta beste hainbat egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordain ditzaten laguntzak emateko, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleipen-modua: deialdi publikoa.

Aurreikusi zenbatekoa, gehienez ere: 70.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorraren auzo unitateetan edo beste Udal Programetan.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko auzo unitateetan edo beste Udal Programetan, eskatutako agiriekin batera, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aitzina 2007ko abenduaren 5era bitarte.

Iruñean, 2007ko otsailaren 6an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0702681