29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Borondatezko birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Ez da alegaziorik aurkeztu Martzillako Arau Subsidiarioetako 7. sektoreko S7-2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren hasierako onespena jendaurrean egon den bitartean (Alkatetzaren urtarrilaren 10eko 5/2007 ebazpenaren bidez onetsi baitzen hasiera batez eta iragarkia 2007ko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 24an, argitaratu baitzen); Victor Mier Mendiguchia teknikariak prestaturiko agiriari jarraikiz. Horiek horrela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betikoz onetsi da aipatu proiektu hori.

Martzillan, 2007ko otsailaren 22an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0703180