II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BASABURUA
Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena
Hasiera batez onetsi da U.A.3 unitateari dagokion birzatiketa proiektua _Igoako 9. poligonoko 124, 125, 126, 127 eta 128. lurzatiek osatzen baitute unitate hori_, Antonio Mariezcurrena Arregui jaunak eta José María Urriza Machain jaunak sustaturik, eta Luis Uhalte Sevilla eta José L. Salinas Garín arkitektoek eta Rodolfo Jareño Zuazu abokatuak prestaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 76. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Basaburuan, 2007ko otsailaren 22an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.
Iragarkiaren kodea: L0703269