29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2007ko urtarrilaren 4an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Arbizuko, 1, 2, 3, 4 eta 5 lurzatien UE-5 unitatearen xehetasun azterlana, TDH Lizarraga, S.L.k sustaturik.

Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2007ko urtarrilaren 8an._Alkatea, Jesús María Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0701778