29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak, 2007ko urtarrilaren 31ean egindako bilkuran, 2007ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsi zituen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraunen, 2007ko otsailaren 1ean._Lehendakaria, Izaskun Balda Ciraco.

Iragarkiaren kodea: L0701944