29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LESAKA

Udalaren 2007. urterako aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2007ko ilbeltzaren 19an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:

1. Hasiera batez onestea Lesakako Udalaren 2007. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, eta baita haren exekuzio oinarriak ere. Dirusarrerak eta gastuak 8.616.200 eurotan berdinduta daude. Eta Andra Mari Zahar Etxea Erakunde Autonomoarenak, berriz, 535.156 eurotan.

2. Espedientea udal idazkaritzan hamabortz egun baliodunean ikusgai jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Lesakan, 2007ko otsailaren 1ean. Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0701865