29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LAKUNTZA

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2007ko otsailaren 2ko osoko bilkuran, 2006 urteko udal aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.

Lakuntzan, 2007ko otsailaren 5ean._Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: L0702067