II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ALTSASU
Aurrekontuko 15/2006 aldaketaren espedientea, 2007ko aurrekontuko kreditu gehikuntzaren bidez. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2006ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzako 15/2006 espedientea, Udalaren 2006ko aurrekontuan, guztira, 16.960,00 euro egiten baitu.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2007ko urtarrilaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.
GASTUAK:
Kontusaila: 1 3130 48902._Irabazi asmorik gabeko enteendako laguntzak: 16.960,00 euro.
FINANTZAKETA:
Kreditua beheititzea:
Kontusaila: 1 4620 48201._Gizarte lankidetzako proiektuak: 16.960,00 euro.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuta, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2007ko otsailaren 5ean._Alkatea, Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Sala.
Iragarkiaren kodea: L0702014