29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MURILLO EL FRUTO

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2006ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko aurrekontuan kreditu bereziak sartu eta kreditu gehikuntzak egiteko espediente batzuk.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (202. eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Murillo el Fruton, 2006ko abenduaren 27an._Alkate udalburua, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L0701956