29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CASTEJON

Lurzatiak salgai

Castejongo Udalak, 2007ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen enkante publikoaren bidez besterentzea Castejongo hirilurren katastroko 2. poligonoko 1653 eta 1654. lurzatiak, 135na metro karratukoak, sustapen libreko familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko. Hasierako prezioa: 68.925,6 euro, BEZa kanpo.

Baldintza-agiria: Castejongo udal bulegoetan dago interesatuen eskura.

Enkantea eginen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo 26. egun naturalean, 14:00etan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2007ko otsailaren 16an._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0703008