II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA
Mankomunitateko lehendakaritzaren ebazpena, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketan
2006ko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 22an, onetsi eta argitara eman zen deialdia, Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen zerbitzuko Kirol Koordinatzaile izateko lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Probetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaiturik, bidezko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, deialdiko 5.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz.
Horrenbestez, ebatzi dut:
1. Deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ondoko hau, onestea:
_Onartuen behin-behineko zerrenda:
AMEZUAGA ENATARRIAGA, IKER
CHICOTE GARCIA, YOLANDA
GARAGARZA ASTEASU, GARIKOITZ
GARITAONANDIA ETXEITA, MIKEL
GOÑI URROZ, RUBEN
GORJON SANZ, JOSE MANUEL
GRANADOS DOMINGUEZ, CRISTINA
IRAOLA AZANZA, GERIZPE
LOIARTE APEZETXEA, IBAN
Baztertuen behin-behineko zerrenda:
DE CARLOS GORRIA, MIGUEL, deialdiko 4.3 oinarrian eskatzen den titulua ez akreditatzeagatik.
Interesatuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin- behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu eta egindako akatsak, halakorik balitz, zuzentzeko.
2. Ebazpen hau argitaratzea Mankomunitatea osatzen duten udalen iragarki oholean, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean dagokion iragarkia paratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Larraun, 2007ko otsailaren 1ean._Lehendakaria, Izaskun Balda Ciraco.
Iragarkiaren kodea: L0701946