II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
ARAITZ, ARESO, BETELU, LARRAUN ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA
2007ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak 2007ko plantilla organikoa onetsi zuen, hasiera batean, 2007ko urtarrilaren 31n eginiko osoko bilkuran.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 271. artikuluarekin lotuta, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Larraunen, 2007ko otsailaren 1ean._Lehendakaria, Izaskun Balda Ciraco.
Iragarkiaren kodea: L0701945