29. ALDIZKARIA - 2007ko martxoaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ZANGOZAKO "JUAN FRANCES DE IRIBARREN" MUSIKA ESKOLAKO UDAL PATRONATUA

Zangozako "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako Udal Patronatuaren deialdia, klarinete irakasle lanpostu bat betetzeko, lan araubide mugagabean eta lanaldi partzialarekin

Lehen oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Zangozako "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako Udal Patronaturako klarinete irakasle lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez, betetzea.

1.2. Deialdi hau "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako Udal Patronatuak egin du, eta horrekin egin beharko da kontratazioa.

1.3. Lanpostua lan-kontratu mugagabearekin eta lanaldi partzialean beteko da. Hiru hilabeteko probaldia egonen da eta hartan Patronatuko presidenteak kontratua bertan behera utzi edo desegin ahalko du emaitzak ez badira Musika Eskolaren gogokoak. Urteko ordainsari gordina, "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako irakasleendako ezarritakoa izanen da, betiere eginiko ordu kopuruaren arabera. Bestenaz, "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolan indarra duen Hitzarmenak xedaturikoa kontuan hartuko da.

1.4. Lanaldia eta dagokion ordainsaria ikasturte bakoitzean gutxiagotu edo handiagotuko da, espezialitateetan matrikulatzen diren ikasleen kopuruaren arabera.

Bigarren oinarria._Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek ondoko betebehar hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Adinez nagusia eta Espainiako nazionalitatea izatea, edota Europako Batasuneko kide diren estatuetakoa.

b) Musika Kontserbatorioek eman 1966ko antzinako ikasketa-planaren erdi mailako musika irakaslearen titulua izan gutxienez ere, deialdi honi dagozkion espezialitateetan.

c) Atzerriko titulazioa duten izangaiak oposizioan onartuko dira, baina lanpostua lortuz gero, kontratatzeko, titulazio horren homologazioa aurkeztu beharko dute 2.1.b) atalaren arabera. Bestelakoan, puntuazio handieneko hurrengo izangaia kontratatuko da.

d) Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko zein psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea, ezta baztertua ere edozein Administrazio Publikoren zerbitzutik.

Probak gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak aurreko baldintzak frogatu beharko ditu deialdi honen zazpigarren oinarrian aurreikusitako epean eta moduan. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean beharko dira bete eta haien jabe izan izendapena egin arte, bigarren oinarriko 2.1.c) puntukoa izan ezik, atal horretan adierazitakoa bete beharko baita.

Hirugarren oinarria._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko, eskabideak Zangozako Udalaren Erregistro Orokorrean beharko dira aurkeztu, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 30 egun naturaletan, azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskabideak aurkezteko emandako epea amaitzen den egunerako eskatzen zaizkien baldintza guztiak betetzen dituztela.

3.2. Honako dokumentazio hau erantsiko diote:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo identifikatzeko agiri baliokidea.

b) Jatorrizko frogagiria edo fotokopia konpultsatua, deialdi honen bigarren oinarriko b) atalean eskatutako titulazioaren jabe dela erakusten duena.

c) Curriculum Vitae eta alegatzen diren merezimendu guztien dokumentazioa, jatorrizkoa nahiz fotokopia konpultsatuak.

3.3. Izangaiek 10 euro ordaindu izanaren egiaztagiria erantsi beharko diote eskabideari, probetan parte hartzeko eskubide bezala.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Laugarren oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Patronatuko presidenteak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

4.2. Erreklamazioetarako 10 eguneko epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, Patronatuko presidenteak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Ebazpen berean probak hasteko lekua, eguna eta ordua zehaztuko dira.

Bosgarren oinarria._Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

_Mahaiburua: "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako Patronatuko presidentea.

_Ordezkoa: "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako Patronatuko presidenteak hautatuko du.

_"Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako zuzendaria

_Ordezkoa: "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolakoz Zuzendariak hautatuko du.

_Mahaikidea: mahaiburuak hautatuko du, "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako zuzendariak proposatu ondoren.

_Ordezkoa: mahaiburuak hautatuko du, "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako zuzendariak proposatu ondoren.

_Idazkaria: "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako idazkaria. Botorik gabekoa.

_Ordezkoa: idazkariak hautatuko du.

Epaimahaiak aholkulari espezialistak ekarri ahalko ditu proba guztietara, edo batzuetara bakarrik. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta horietan baino ez diote laguntzarik emanen epaimahaiari.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bederen bertan ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

Seigarren oinarria._Oposizioaren garapena.

6.1. Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta bi hilabete iragandakoan hasiko dira oposizioko probak.

6.1.1. Lehiaketaldia.

Musika Eskoletan izandako irakaskuntza-esperientzia besterik ez da baloratuko.

Musika Eskola aintzatetsi batean, lortu nahi den lanpostuari dagokion espezialitatean lan egiteagatik: 1,5 puntu ikasturte oso bakoitzeko.

Lehiaketaldiko zati honek 10 puntuko gehieneko puntuazioa izanen du.

6.1.2. Oposizioaldia.

a) Irakaskuntzako lehen ariketa praktikoa:

20 minutuz, oposiziogileak instrumentua ikasten hasia ez den Musika Eskolako ikasle bati klasea emanen dio.

Gehieneko balorazioa 15 puntukoa izanen da.

Ariketa honetan 7,5 puntu erdiesten ez duten izangaiek ezin izanen dute oposizioaldian jarraitu.

b) Irakaskuntzako bigarren ariketa praktikoa:

20 minutuz, oposiziogileak instrumentua ikasten hasia den Musika Eskolako ikasle bati klasea emanen dio.

Gehieneko balorazioa 15 puntukoa izanen da.

Ariketa honetan 7,5 puntu erdiesten ez duten izangaiek ezin izanen dute oposizioaldian jarraitu.

c) Interpretazio ariketa praktikoa:

Oposiziogileak, 15 minutuz gutxienez ere eta 20 minutuz gehienez ere, berak erabakitako errepertorioko obra edo obrak interpretatuko ditu bere instrumentuarekin.

Hautagaiek aukeratutako obren fotokopiak aurkeztea beharrezkoa izanen da (lau kopia).

Hautagaiek aukeratutako obrak aurkezteko epea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean hautagai onartuen behin betiko zerrenda argitaratuko den egunean hasiko da, eta 15 egun geroago amaituko da.

Ariketa honen gehieneko balorazioa 20 puntukoa izanen da eta 10 puntu baino gutxiago erdiesten duten izangaiak kanporatu eginen dira.

d) Irakaskuntzako hirugarren ariketa praktikoa:

30 minutuz musika-elkarte bati klasea ematea izanen da.

Musika-elkartea, zurezko haize-instrumentuek, metalezko haize-instrumentuek, pianoak eta perkusio-instrumentuek osaturiko talde instrumentala izanen da.

Epaimahaiak, interpretazio ariketa praktikoa bukatutakoan, musika-elkartearen mailari egokiak diren bi obra emanen dizkio izangaiari eta denbora nahikoa klasea presta dezan.

Gehieneko balorazioa 20 puntukoa izanen da.

Ariketa honetan 10 puntu baino gutxiago erdiesten duten izangaiak kanporatu eginen dira.

e) Ariketa teorikoa:

Hautagaiak irakasgaiaren programazio didaktiko bat (idatziz) aurkeztu beharko dio epaimahaiari, Zangozako "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako planteamendura egokitua izanik.

Hautagaiak 30 minutu izanen ditu gehienez ere, bere programazioa nondik norakoa den azaltzeko. Gero, 10 minutuko eztabaida batean, epaimahaikideek dagokion irakasgaiari buruzko galderak egin ahal izanen dizkiote hautagaiari.

Programazio didaktikoa aurkezteko epea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean hautagai onartuen behin betiko zerrenda argitaratuko den egunean hasiko da, eta probak egin eta 15 egun geroago amaituko da.

Ariketa honen gehieneko balorazioa 20 puntukoa izanen da eta 10 puntu baino gutxiago erdiesten duten izangaiak kanporatu eginen dira

f) Izangai bakoitzaren puntuazioa, epaimahaikide guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da oposizioaldiko ariketetan.

6.2. Azken balorazioa

Lehiaketaldiko eta oposizioaldiko atal guztiak baturik puntuazio handiena ateratzen duen izangaia hautatuko da.

Zazpigarren oinarria._Aprobatuen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azkeneko ariketaren kalifikazioa eginik, epaimahaiak, izangai bakoitzak lehiaketaldiko ariketetan ateratako puntazioaren hurrenkeran, "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako iragarki oholean paratuko du gainditu dutenen zerrenda jendaurrean, eta Udal Patronatuari igorriko dio behar den izendapena egin dezan.

7.2. Aurreko atalak adierazten duen erabakiaren jakinarazpena behin jaso eta gero, epaimahaiak kontratatzeko proposamena eginen du, puntazio altuena erdietsi duen izangaiaren alde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du.

7.3. Kontratatzeko proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu Musika Eskolako Idazkaritzan:

a) Erregistro Zibilak emandako jaiotze-aktaren ziurtagiria edo Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela, ezta Administrazio Publikoen zerbitzutik baztertua ere, adieraziko duena.

c) 2.1.b) atalean adierazitako titulazioa.

7.4. Zehaztu epe horren barrenean, eta behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituena, ezin izanen dute kontratatu, eta ordura arteko bere jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, deialdian parte hartzeko eskabidean eginiko faltsukeriagatik legokiokeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

7.5. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, arestiko 1.3.an eta 8.2an alegia, aprobatuen zerrendan hurrengo postuan dagoen izangaiak beteko du lanpostua.

Zortzigarren oinarria._Izendapena eta kontratazioa.

8.1. Udal Patronatuko presidenteak formalizatuko du kontratua.

8.2. Kontratazioa egiteko eguna 2007ko irailaren lehena izanen da, ordurako deialdiko fase guztiak amaituta baldin badaude. Hori gertatu ezean, hautapen prozesua amaitutakoan eginen da kontratazioa.

Bederatzigarren oinarria._Errekurtsoak.

Deialdiaren eta bere oinarrien aurka, eta horietatik edo hautapen organoen jarduketetatik datozen egintza administratibo ororen kontra, honako errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da:

a) Legeria orokorrean ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eskumen horretako organoari zuzendua.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua. Auzitegi horren ebazpen zehatzek edo ustezkoek foru bide administratiboari emanen diote amaiera eta hauen kontra egin ahal izanen da, administrazioarekiko auzi-eskumen horretako organo eskudunen aitzinean.

Zangozan, 2006ko azaroaren 22an._"Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako Udal Patronatua.

Iragarkiaren kodea: L0702295